XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epe laburrean. Eskulangintza Feria

Errenteriko Ereintza elkarteak Euskal Herriko II Eskulangintza Feria antolatzeari ekin diote, iazko esperientzi aberatsari jarraituz.

Feria hala deitu diote hil honen zazpitik hamaika bitartera luzatuko da eta bertan bilduko dira eskulangintzari eta artisautzari loturik dauden nahiz pertsona, nahiz erakunde, nahiz langintza berezienak.

Hitzaldiak Errenteriako ohalgintza garaiaz, esku langintza identifikapenaz, filmeak, festak, eta abar antolatu dituzte Ereintzakoek.

Baina, agian, erakusketa bera da aipagarriena.

Erakusketa berezia, ze salmenta ere egingo baita, eta jendeak aukera ederrik izango du gauza bitxirik erosteko.

Erakutsi behar dituzten gauzen artean, aipagarriak denak badira ere, malatxak, zaliak, xareak, kaikuak, keramika, talogintza, beira-leihoak, brodaketa, espartzinak eta beste zenbait azpimarratuko genituzke.

Benetan interesgarria Ereintza taldeak feria hauekin lortzen duena.

Ez dago langintza mota hau galdua eta galdurik gabe dagoenez, ongi dago jendeari erakustaraztea.

Izango ote dute borte onik!